XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondokoekiko desberdintasunak, etendurak eta desegokitasunak oro, desegintza, deuseztapen eta fundiera gisa senditzen ditu, eta oinaze-iturri bihurtzen zaizkio.

Ez da horretan iduriketa-behar hutsik somatu behar: berdin egiteko joera hori sakonago, organikoago eta behartzaileago da.

Keinuak beste keinu antzeko bat sortzen du, erritmoak batera eragiten ditu giharreak, eta garrasiak beste garrasi berdin bat dakar ondotik.

Lege hau dela bide, gisa da haurrak bere keinuak eta bere garrasiak, inguramenduko keinuen eta garrasien arabera moldatu nahi izatea.

d) Helburu hori nola lortuko?.

Ez dago bide bakar bat baizik: saiakuntzarena, haztamuka egiten den saiaketarena.

Zientzia berbera, jokabide horren ondorioa baizik ez da.

Bere garrasiak inguramenduko garrasiekin ezkondu nahian, gorputzak eskaintzen dizkion aukerak eta soinu-bideak oro saiatuko ditu haurrak: mihiaren eta ezpainen mogida, hortzen karraska, arnasaren hartzea eta botatzea.

Egoki gertatu zaizkion saioak, gero berriz ere erabiltzekotan, gogotan hartzen ditu, eta handik aurrera mintzo-lege eta bizi-lege bihurtzen zaizkio.

Denbora ezin laburragotan, horrela, entzuten dituen soinu berberak birresatea lortzen du.

Anitz saioren ondoan, egia da; baina gizonak, bere bizi osoaren etorkizuna saialdi horietan jokatzen dela dakielarik, ez du bere nekea neurtzen ez mugatzen.